Zer da Atlasa?

Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria da. 

 
Ataria 4 modulutan banatuta dago: demografia, ekonomia, gizartea eta ingurua. Horietako bakoitzera sartuta, adierazle anitz kontsulta daiteke, hala nola, biztanleria, langabezia tasa, industria ekimena, I+D inbertsioa, emakumeen jarduera tasa, autopista dentsitatea... Gainera lurralde eremua ere hautatu daiteke: udalerri mailako datuak ikusi, eskualdekoak, herrialde mailakoak edota Europa eta Euskal Herrikoak. 

Lanabes hau 2008 urte amaieran sortu zuen Gaindegiak eta 2014. urtean berritu, teknologia gaurkotu eta baliabide errazagoa eta ikusgarriagoa sortu nahian. Horri esker, lehenengo unetik, erabiltzaileak datu bat hautatu eta Euskal Herriko mapan ikusiko du. Informazioa mapa gainean ez ezik, grafiko desberdinen bitartez ematen da, eta urte zehatz bateko datuez gain, urte anitzeko bilakaera ikusteko aukera dago. Datuen jatorria estatistika institutu ofizialetatik eratorria da eta hainbat kasutan, Gaindegiak, metodologia bateratu baten bitartez zenbait datu kalkulatu ditu lurralde eremu desberdinentzako.  Informazioa kontsultatzeaz gain, edonork deskarga ditzake plataforma elikatzen duten datu-fitxategiak. 

Atlasaren helburua zerbitzu baliagarria eskaintzea da Euskal Herria zertan den eta hobeto ezagutu nahi duen ororentzat. Nabigaerraza da eta erabiltzaile maila guztientzat egokituta dago. Bereziki interesgarria da, hori bai, irakasle, ikasle, aditu eta ikerlari eta baita kazetarientzat ere.

Inoiz baino errazagoa, inoiz baino ikusgarriagoa. Ezagutu Euskal Herria zertan den.
 
 

 

Ezaugarriak

Zer da Atlasa:
 
Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria da. Gure herriaren argazkia eskaintzen digu, udalerrikako, eskualdekako eta herrialdekako errealitateak hurbilduz, baita Euskal Herria Europa eta munduan kokatuz ere.
Norentzat:
 
Orokorrean, Euskal Herria zertan den ezagutu nahi duen ororentzat da Atlasa. Hala ere, bereziki herraminta interesgarria da ikasle zein irakasleentzat, bereziki datuekin bere egunerokoan lan egiten duten guztientzat.
Erabilera:
 

Datuak kontsultatzez gain, hauek deskargatu eta zure erabilerarako balia ditzakezu, artxibo irekiak eskaintzen baititu guneak.  Hala, ikerketak egiteko tresna bikaina da.